XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi urteak batean gainditu

Latina eta Giza ikasketak, Humanitateak, ikasten ziren Baliarrainen hiru ikasturtetan.

Joxemigelek urte bakarrean egin zituen lehenbiziko bi urteak.

Urteko azken azterketa edo etsamina Gasteizko Apaizgaitegian izaten zen, epaimahai baten aurrean galderei erantzunez. Harantza joaten ziren Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako seminarista guztiak.

Gasteizko Casa del Cordon deituan hartu zuen ostatu Joxemigelek, beste apaizgai askorekin batera.

Azterketak egiten zituen epaimahaiko burua Liborio Azpiazu zen, Gasteizko Apaizgaitegiko errektorea eta kanonigoa.

Hala esan zion Joxemigeli, epaimahaiaren aurrera hurreratu zenean:

- Ataungo fruitue...

-Ez hola ohittue... -erantzun zion Joxemigelek esaera zaharra jarraituz.

Galdera-erantzunak amaitu zituenean, zorrotz samar esan zion Azpiazu jaunak erdaraz: Gaztelania baino latin gehiago dakizu, baina gaztelania ikasi behar duzu, e!

Azterketa ez zuela gainditu pentsatu zuen Joxemigelek.